Internet bidez Dokumentuak Bidaltzeko Zerbitzuak Sancho el sabio Fundazioaren Liburutegiko fondoetako dokumentuak jartzen ditu erabiltzaileen eskura.
E-mailez, telefonoz, faxez edo liburutegian inprimaki bat betez eska daitezke dokumentuak; azken kasu horretan, posta elektronikoaren helbidea adieraziko da.
Indarreko legeriaren eta egile-eskubideen arabera, ezinezkoa da dokumentuak oso-osorik kopiatzea. Aldizkarien artikuluak, kapituluak edo dokumentu zatiak soilik kopia daitezke, betiere hezkuntza- eta ikerketa-xedeei begira. Bidalketa bakoitzean gehienez 15 fotokopia bidaliko dira.
Dokumentuan PDFan joango dira, eta Acrobat ikusteko programa baliatu beharko da (Internetetik doan deskarga daiteke).
Eskaerak iritsi ahala igorriko dira dokumentuak, eta gehienez eskaera iritsi eta ondorengo 48 orduetan igorriko dira.
Hala, erabiltzaileak bere e-maila helbidean jasoko du dokumentua, ordaindu duela egiaztatu ondoren.
Edozein aukeraketa eginik ere faktura bat bidaltzeko beharrezkoa zaigu helbide bat eta N.A.N. edo pasaporte zenbakia. Bidali
itzuli
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua