Liburutegiak Interneten sartzeko doako zenbait terminal publiko ditu. Erabiltzaile guztiek Interneten doan sartzeko aukera dute, datu-baseak, katalogoak eta bestelako informazio-iturriak eskuratzeko. Ezein kasutan ez da txateatzeko erabiliko, eta, segurtasun-arrazoiak direla medio, posta elektronikoa ezin izango da erabili.
Ezinbestekoa da Liburutegiko karneta edukitzea eta dagokion kontsulta-fitxa betetzea.
Erabiltzaile bakoitzak gehienez 30 minutuko kontsulta egingo du. Salbuespen gisa, kontsulta-denbora hori luzatuko da, baldin eta beste inor zain ez badago.
Zerbitzuaren arduradunek Interneten sartzeko modua erakusten diote erabiltzaileari, baina ez dute Interneten trebatzen.
Erabiltzaileek behar duten informazioa berreskuratuko dute, inprimatuz edo disketean grabatuz. Informazioa disketean gorde nahi izanez gero, zentroak dagokion disketea jarriko du erabiltzailearen eskura. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, erabiltzaileek ezin izango dituzte beren disketeak erabili.
Inprimatzeko edo grabatzeko tarifak:
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua