Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
Euskal Memoria Digitala
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa

Dokumentuak kopiatzea

Sancho el Sabio Fundazioaren helburu nagusia informazioa eta bertan gordetako dokumentuak eskuratzeko lana erraztea da. Politika horren barruan, fondo horiek kopiatzea sartzen da. Legezko oharra

  • Kopiatuta erakusten diren lanei dagokienez, dagoen euskarri horretatik soilik egin ahal izango da kopia.
  • Prentsa ezin daiteke zuzenean fotokopiatu. Kopiak dauden euskarrietatik lortuko dira.
  • Fundazioak berak erreproduzituko ditu material grafikoak -argazkiak, grabatuak, mapak, kartelak-, kamera digitala erabiliz. Ikerlariak digitalizazio horren kostua ordainduko du.
  • Halaber, ikerlariek ezin izango dituzte fondoak eskaneatu, haiek ekarritako aparatuak erabiliz.

Kopiak eskatzeko modua

Kopia liburutegian bertan eska daiteke, edo bestela eskaera posta arruntez, faxez edo posta elektronikoz bidaliz honako helbide honetara:

Fundación Sancho el Sabio
Portal de Betoño, 23
01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219
E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es

Eskaeran honako hauek zehaztuko dira:

  • Datu pertsonalaK, posta arruntaren eta/edo posta elektronikoaren helbidea, eta NAN edo IFZa. Datuak babestea
  • Bibliografia-erreferentzia osoa:
    • Monografiak: egilea, titulua eta eguna.
    • Aldizkariak: titulua, zenbakia edo liburukia, eguna eta orri kopurua.
    • Aldizkari/monografia-artikulua: artikuluaren egilea eta titulua, aldizkariaren titulua eta zenbakia edo liburukia, eguna eta eskatutako artikuluaren orri kopurua.
  • Kopiak zertarako behar diren ere adieraziko da: norberaren erabilera, ikerketa edo argitaratzea.

Kopien tarifak

Liburutegian bertan egindako eskaerak
Argitalpen inprimatutik egindako kopia bakoitzeko €0,09
Irudi digitaletik egindako kopia bakoitzeko €0,12
Material grafikoen digitalizazioa €3,85
Euskarri elektronikoa (CD-ROM/DISKETEA) €1
Kanpotik egindako eskaerak; postaz bidaliko dira, eta jasotzean ordaindu
(REBIUN tarifa aplikatuko da)
40 kopiara arteko dokumentua €5
Lehen multzo horri erantsitako kopia bakoitzeko €0,20
FAX bidez bidalitako kopia bakoitzeko €0,81
SOD (Internet bidezko bidalketa). 15 orrira arte €4,5

Ordainketa on-line

  • Errenboltso bidez
  • Bidalketa gastuak zure esku egongo dira
  • Banku transferentzia
    • Caja Vital Kutxaren 2097 0198 47 0000353870 kontu-zenbakian ordaindu, izen-deiturak eta DOC. ELEC. Kontzeptua adieraziz.
  • Kreditu txartelaren bidez. CECA (Confederación Española de Cajas de Ahorros) delakoak ziurtatzen du kreditu txartelaren bidez eginiko ordainketak

Edozein aukeraketa eginik ere faktura bat bidaltzeko beharrezkoa zaigu helbide bat eta N.A.N. edo pasaporte zenbakia. Bidali

Erreprodukzio partziala egiteko eta ondoren argitaratzeko baldintza orokorrak

Ikerketa egiterakoan, erabiltzaileak SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondo digitalizatuetako irudiak, inprimatzeak edo kopiak baliatu eta bildu baditu, ikerketa hori argitaratu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko dio Fundazioari idazki baten bitartez. Gainera, lana argitaratu ondoren, lanaren ale bat bidaliko dio.

SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondoen kopia partzialak bilduko diren argitalpenetan, fondo horien jatorria aipatu beharko da. SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAk fondoak kopiatzeko emandako baimena argitalpen baterako bakarrik balia daiteke. Lana berriz ere argitaratu nahi bada, beste baimen bat eskatu beharko da.

itzuli

Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail:
fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua