Zentroaren argitaratze-politikaren lehen emaitza "Boletín de la Institución Sancho el Sabio" izan zen. Hogeita bost urte luze iraun zuen, 1957tik 1981era, hain zuzen, eta kalitate handiko hainbat artikulu eta ikerlari bildu zituen, besteak beste: Joxe Miel Barandiaran, Pedro de Palol, Jesus Altuna, Emilio Enciso, Justo Garate eta beste hainbat.
Hamar urteko etenaren ostean, "aldizkaria" berriz ere argitaratu zen, "Sancho el Sabio : revista de cultura e investigación vasca" izen berriarekin. Hasiera batean urtean behin argitaratu zen; 1998tik aurrera, aldiz, artikulu kopuruak gora egin duenez, bi urtean behin argitaratzen da. 10. zenbakitik (1999) aurrerako guztien testu osoko artikulu guztiak DIALNETen kontsulta daitezke.
Besaide monografia-bildumak egungo euskal kultura aztertu eta ulertzeko garrantzi handia duten zenbait gertaera historikori buruzko ikerlanak biltzen ditu.
Besaide Bildumaren monografia guztien laburpenak, haur eta gazteentzat egokituak.
Bidean bilduma. Fundazioaren fondoen katalogoak biltzen ditu:
Catálogo de Publicaciones Seriadas de la Fundación Sancho el Sabio.
Gainera, zenbait kultura-gertaeraren argitalpen batzuk ere egin dira, besteak beste:
Argitalpen horiek guztiak liburu-dendetan eros daitezke
itzuli
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua