Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
Euskal Memoria Digitala
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa

Gure proiektua

Historia eta helburuak

1955. Sancho el Sabio Erakundea abian jartzen da, Gasteizko Aurrezki Kutxa Munizipala zenaren eraginez.

1964. Sancho el Sabio Erakundearen Ikaskuntza eta Ikerketa Zentroa sortzen da, arabarren hainbat kultura-kezka bideratu beharrak bultzatuta. Zentro horrek lagundutako ekimen ugarien artean Euskal Liburutegi bat sortu izana nabarmen daiteke.

1989. Urte horretan, Sancho el Sabio Erakundeak entitate juridiko propioa lortu zuen, eta Sancho el Sabio Fundazioa izena hartu zuen.

1990. Gasteizko Aurrezki Kutxak eta Arabako Aurrezki Kutxa Probintzialak bat egin zuten, eta bat-egitetik Gasteiz eta Araba Kutxa (Caja Vital Kutxa) sortu zen. Fundazioa entitate berri horren mende geratzen da.

1991. Sancho el Sabio Fundazioa Zulieta Jauregian finkatzen da, eta bertan, 1989 urtean eman zitzaion bultzada gauzatzen da.

2009. Fundazioaren gaur egungo egoitza. Helburu berriak ditu Fundazioak, teknologia berrien bitartez euskal kultura hedatzeko.

Helburuak

Oraindik ere sortu zeneko helburuak ditu: euskal kulturari buruzko dokumentazioa bildu, ordenatu, zaindu eta hedatzea. Ibilbide luze horretan euskal dokumentazioaren fondo aberats eta osatuenetako bat lortu du: XV. mendeaz geroztiko eskuizkribuak, XVI. mendeaz geroztiko inprimakiak eta material kartografikoa, XVIII. mendeaz geroztiko material grafikoa, eta beste hainbat material, teknologia berrien ondorio diren euskarrietan jasoak. Halaber, Fundazioa sortu zenetik kontuan hartutako eremu geografikoak Euskal Autonomia Erkidegoko egungo lurraldeak (Euskadi), Nafarroako Autonomia Erkidegoa eta Pirinio Atlantikoak Departamenduko Iparraldea biltzen ditu. Gainera, arrazoi historikoak direla-eta, kontuan hartzen dira hegoaldetik Ebro ibaiak eta iparraldetik Garona ibaiak mugatzen duen eremuaren barne geratzen diren lurralde mugakideak ere.

Lankidetza-proiektuak

Instituzioen informazioa

Txostena

itzuli

Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail:
fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua