Sancho el Sabio Fundazioko egoitza, Betoñoko atea 23, irailaren 11n ospatuko den Luna Krearen bigarren edizioko eskenatokietako bat izango da.
20:30tan hasiko da "Ensemble Espacio Sinkro"-ren kontzertua. Bertan, gure garaiko musikan beste kulturek izandako eraginak erakutsiko dira. Munduko zati desberdinei egindako errferentzia argiak erakusten dituen lanez osatuta dago programa; askotan ahaztuta dauden baina indar handia duten kulturak, eta mende berri honetan magnetismo eta esanahi berezia izaten jarraitzen dutenak. Ildo horretatik, Antso Jakituna Fundazioak eskaintzen digun adibideak erakusten digu herri baten sustraiak bizirik mantendu behar direla, bertako tradizioak aldarrikatu behar direla eta guztion ondare gisa eman behar direla ezagutzera.
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua