Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
Euskal Memoria Digitala
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa

Kokapena

Portal de Betoño nº 23 Mapa

01013 Vitoria-Gasteiz (España)

Tel. : 945-253932 y 945-250983

Fax : 945-250219

E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es

Aparkalekua badaukagu

Bus

Eraikina. Historia laburra. Ama Karmeldarrak

Toulouseko kontsul Lorenzo Rolland y Paret jaunak ordaindu zuen eraikina, karmeldarren komentuaren ondoko hilerri zaharra. Zehazkiago, 16.000 metro koadroko lurzatia erosi zuen Betoñuko herrian (gaur egun, Gasteizko udalerriaren barnean), Toulouseko (Frantzia) karmeldar oinutsen komunitatearentzat. 1904ko irailaren 11n, Betoñuko Jainkoaren Ama Txit Santuaren Monasterioa izeneko komentuaren lehen harria jarri zuten; jarraian, hilerria egin zuten, kapera txiki batekin, baita eliza ere. Marcial Dagorette arkitektoak diseinatu zituen hiru eraikinak, estilo neogotikoari jarraiki. Erlijio-bokazioen gainbeheraren ondorioz, komentua itxi egin behar izan zuten, 1999ko apirilaren 14an. Elizari sakratutasuna kendu zioten, eta hilerriko hondarrak beste komentu batera eraman zituzten. 2005ean, Caja Vital Kutxak komentua erosi zuen.

Gaur egungo eraikina

Abangoardiako eraikina da, 2.590 m2-ko azalera eraikia duena, bi solairutan banatua. Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoek egitura moderno diafanoa eraiki dute klaustro neogotiko txikiaren gainean, beirazko kaxa bat zehazkiago, erakina biltzen duena eta beheko solairua argi naturalez betetzen duena. Bertan, beheko solairu horretan, erabilera anitzeko gela dago, baita kontsulta eta lanerako eremuak, erreprografia eta digitalizaziorako guneak, zaharberritze-tailerra, eta artxiboko bulego eta biltegiak ere, eta azaleraren ia % 50 hartzen dute. Klaustro zaharretik abiatzen da sarbide nagusia. Gaur egun estalia dago, eta harrera-gela, erakusketa-gela eta bulegoetarako eta bilera-geletarako gunea da aldi berean. Gainera, bigarren biltegi bat ere badago, unibertsitate-campusaren eremuan. Liburutegia ekipamendu modernoez hornitu da, eta behar adinako tokia du bere eginkizunak aurrera eramateko: dokumentazioa bildu, gorde eta eskaintzea, eta euskal dokumentu-ondarearen hedapena sustatzea.

itzuli

Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail:
fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua