Irudietarako sarbidea librea da, Euskaditik kanpoko aldizkarietako artikuluak osorik ikusteko ezik (kamera bat eta SNV signatura daramate), hauek ikusteko beharrezkoa da erregistratzea.
Behin izena eman ondoren zure identifikazio kodea erabiliz ikusi ahal izango dituzu.
Kamera ikurrarekin identifikatzen dira, bertan egin behar da klik.
Irudiak ondo bistaratzeko plugin hau jeistea gomendatzen da (bakarrik Internet Explorer erabiltzaileentzat baliagarria)
Irudietara iristeko denbora bakoitzaren abiadura konexioaren baitan egongo da.
Irudi batean kokatuz eta xaguaren eskuineko botoiari klik eginez, irudiak hobeto ikustarazteko hainbat tratamentu agertzen dira.
Imprimaketa orrialdez orrialde egiten da
Monografia eta eskuizkribu digitalizatu guztiak hartzen ditu barnean. Kameran sakatuz, ezkerraldean egitura hierarkiko bat agertzen da, eskailera moduan, liburuaren egitura erreproduzitzen duena. Liburuak kapituluak baldin baditu, lehenik koadernaketaren irudiak bisualizatzen dira: azala, guarda-orriak, eta abar. Liburuaren egitura osoa ikusteko, egituraren sustraian kokatu behar zara (urdin agertzen den lehen etiketa) eta klik bikoitza egin. Hortik aurrera kapituluetan zehar nabigatzeko aukera izango duzu, baina kontuan izan zerrenda honen objektuetako batzuen ezkerraldean agertzen den + botoiaren gainean klik egin behar duzula kapituluak zabaltzeko.
Termino bat sartuz lupa duen ikonoan artxibo guztietan bilaketa egiten hasiko da. Baita ere aukera daiteke artxibo konkretu bat edo deskriptoreetan + ikurrean klik eginez.
Dokumentoa lortu ondoren bere fitxa editatu dezaketzu (erreferentzia gainean klik eginez) edo imagenak ikusi (kameraren gainean klik eginez)
Hortik aurrera atal desberdinetatik nabigatu daiteke
Euskal kulturaren aldizkari enblematikoen artikuluen testu osoak, kameraren gainean klik Eginez, lor ditzkegu.
Mila mapa baino gehiagok osatzen dute kartografia-bilduma, hasi Errenazimentuko Abraham Ortelius geografo eta kartografoaren atlasetik 1960era. Bi prozesu egiten dira: mapak errazago bilatzeko kalitate kaxkarrean bat, eta bigarrena kalitate bikaina duena.
Euskadiko aldizkarien aurkibideetarako sarbidea. Aldizkaria kronologikoki ordenatuta badago, ezkerraldean agertzen den + botoian klik egin behar duzu.
Euskaditik kanpo editatutako aldizkarien artikuluak testu osoarekin biltzen ditu, eta horietan zuzenean sartzeko orri bakoitzeko kameraren gainean klik bikoitza egin behar da. Hauek ikusteko beharrezkoa da erregistratzea.
Dokumentu-prozesua amaitzerakoan, tratamendu digitala egiten da, fondo jakin batzuen kontserbazioa errazteko, eta, batez ere, fondo horiek errazago hedatzeko.
Proiektua aitzindaria izan zen bere garaian. 1993an abiatu zen, eta bibliografia-ondarea, artxibo pribatuak, eta aldizkarien aurkibide eta artikuluak digitalizatzea ahalbidetu du, baita Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan argitaratutako prentsa digitalizatzea ere.
2004. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarekin sinatutako akordioaren arabera, "Euskal Liburutegi Digitala" sortu zen. Liburutegiak euskal bibliografiaren edukiak biltzen ditu, XVI. mendetik Gerra Zibilera bitarteko 3.000 monografia inguru guztira. Ondoren irudi berriak bildu dira, Eusko Legebiltzarrarekin eta Koldo Mitxelena Kulturunearekin kopia digitalak elkartrukatzeko egin diren akordioen bitartez.
Erabiltzaileak erraz du informazioa lortzea. Bibliografiaren edo artxiboen datu-basetik, monografien, prentsaren, aldizkari-aurkibideen, aldizkarien testu osoko artikuluen eta artxibo pribatuen irudiak eskura ditzake.
Eguneko prentsaren irudiak, aldiz, Fundazioaren ordenagailuetatik soilik eskura daitezke.
Erabiltzaileak erregistratzea
Erabiltzailearen konpromisoak:
- Jabetza intelektualari buruzko indarreko legeria betetzea.
- Lortutako irudi, inprimatze edo kopiak norberaren erabilerarako, irakaskuntzarako edo ikerketarako soilik erabiltzea.
SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAK,bere aldetik, honako konpromiso hauek hartu ditu:
- Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eraginpean egongo da.
- Datu horiek informatika-tratamendua izango dute eta dagozkien fitxategietan bilduko dira. Honako xede hauetarako erabiliko dira bakarrik: erabiltzaileak eskatutako zerbitzuak behar bezala gara daitezen ahalbidetzeko, estatistikak egiteko, eta Zentroko jardueretatik eratorritako kultura-informazioa bidaltzeko.
- Edozein unetan, erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, Zentroko helbidera e-mail edo fax bat bidaliz.
Jarraian azaltzen diren baldintzak kopiak ondoren argitaratzeko asmoarekin egiten direnean egongo dira indarrean.
- Ikerketa egiterakoan, erabiltzaileak SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondo digitalizatuetako irudiak, inprimatzeak edo kopiak baliatu eta bildu baditu, ikerketa hori argitaratu aurretik, dagokion baimena eskatu beharko dio Fundazioari idazki baten bitartez. Gainera, lana argitaratu ondoren, lanaren ale bat bidaliko dio.
- SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAK fondoak erreproduzitzeko emandako baimena argitalpen baterako bakarrik balia daiteke. Lana berriz ere argitaratu nahi bada, beste baimen bat eskatu beharko da.
- SANCHO EL SABIO FUNDAZIOAREN fondoen erreprodukzio partzialak bilduko diren argitalpenetan, fondo horien jatorria aipatu beharko da.
Jabetza Intelektualaren Legean aurreikusitako kasuetan bildutako lanak edo lan zatiak ezin izango dira erreproduzitu. (CEDRO [linean]. [Kontsulta: 2005eko uztailaren 20a])
itzuli
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua