Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa
Erabilera-gida
- Liburuak, motxilak, berokiak eta bestelako objektu pertsonalak lehen solairuko harrera-gelako mahaian utzi beharko dira.
- Ikerketa errazteko, erabiltzaileak bere ordenagailu eramangarria ekar dezake, eta erabiltzaile horrek bere gain hartuko du ordenagailu hori erabili eta zaintzea.
- Sancho el Sabio Fundazioak ez du mailegu-zerbitzurik, eta, beraz fondoak aretoan bakarrik kontsulta daitezke.
- Berezkoak dituzten ezaugarri bereziengatik materiale grafikoak, argazkiak, folletoak, artxiboak zein mikroformak kontsultatu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik ordua eskatzea.
- Honezkero digitalizatu diren fondoak ezin izango dira jatorrizko formatuan kontsultatu, zerbitzuaren arduradunak esanbidezko baimena ematen ez badu.
- Sancho el Sabio Fundazioaren barruan ezin izango da argazkirik atera, ez eraikinetik, ez bertako fondoetatik. Halaber, ikerlariek ezin izango dituzte fondoak eskaneatu, haiek ekarritako aparatuak erabiliz.
- Erabiltzaileak isilik egongo dira, eta portaera egokia izango dute langile eta gainerako erabiltzaileekin.
- Eraikinaren kanpoaldean izan ezik, debekatuta dago jatea, edatea, erretzea eta mugikorra erabili edo piztuta edukitzea.
Erabiltzaileen eskubideak |
Erantzukizunak
itzuli
Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua