Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
Euskal Memoria Digitala
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa

Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa

Aretoko kontsulta

Liburutegian bertan jaso daitekeen ikerlari-karnetarekin, liburutegiko dokumentu-fondoak kontsulta ditzakezu.

Dokumentua eskuratzeko, liburutegiko langileei eskatu behar zaie, dagokion eskaera-fitxa betez. Aldi bakoitzean hiru dokumentu eskainiko dira gehienez.

Dokumentuak zenbait formatu izan ditzake:

  • Jatorrizko formatua. Monografiak, prentsa, aldizkariak, mapak, kartelak eta maila txikiko materiala. Honezkero digitalizatu diren fondoak ezin izango dira jatorrizko formatuan kontsultatu, zerbitzuaren arduradunak esanbidezko baimena ematen ez badu.
  • Euskarri digitala. Zenbait kontsultagunetatik, fondo digitalizatuak ikus daitezke.
  • Microfilma: Azken euskarri horri dagokionez, zenbait mikrofitxa-irakurgailu daude, baita mikrofitxak eta mikrofilmak irakurri eta erreproduzitzeko gailu bat ere.

Berezkoak dituzten ezaugarri bereziengatik materiale grafikoak, argazkiak, folletoak, artxiboak zein mikroformak kontsultatu ahal izateko beharrezkoa da aldez aurretik ordua eskatzea.

Ikerketa errazteko, erabiltzaileak bere ordenagailu eramangarria ekar dezake, eta erabiltzaile horrek bere gain hartuko du ordenagailu hori erabili eta zaintzea.

Erabiltzaile guztiek Interneten doan sartzeko aukera dute, datu-baseak, katalogoak eta bestelako informazio-iturriak eskuratzeko.

itzuli

Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail:
fs-inv@fsancho-sabio.es
Eskubide guztiak erreserbaturik | Ohar teknikoa | Legezko abisua