Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketa Lehiaketa 2024 abiarazi du

  • Master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendua da eta lan horiek egiteko Fundazioaren funtsak erabili beharko dira

 Sancho el Sabio Fundazioak Ikerketarako Lehiaketaren beste edizio bat abiarazi du. Master eta doktoregoko unibertsitate-ikasleei zuzendutako ekimena da eta euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren funtsen erabilera sustatzea du helburu. Lanak uztailaren 31ra arte entregatu daitezke. Horien arteko onenak 1.000 euroko saria jasoko du eta erakundearen aldizkarian argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioa euskal kulturari buruzko dokumentazio-zentro garrantzitsuenetako bat da, eta euskal herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen ditu, bere historiaren eta aniztasun ideologikoaren bitartez. Bere liburutegiak, 1964tik, dokumentu-funts baliotsua dauka. Bertan, monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia-dokumentazioa aurki daitezke, euskal kulturaren ikerketarako nahitaezko erreferente bihurtu duen ondare aberastasun garrantzitsua. Materiala kontsultatzea, gainera, erabat informatizatuta dago.

Aipatutako funts horien erabilera eta hedapena sustatzeko asmoz, erakundeak Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketa egiten du 1998tik, etenik gabe. Lehiaketa horretan, master eta doktoregoko programetan matrikulatutako unibertsitate-ikasleek har dezakete parte, baldin eta euskal gaiei buruzko ikerlan original eta argitaragabeak egin badituzte edozein esparru edo alderditan (kultura, zientziak, historia, geografia, hizkuntza, literatura, artea, etab.). Gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez edo ingelesez idatzita egon daitezke eta gehienez 25 orrialde izan ditzakete.

Lehiaketara aurkeztutako ikerketa burutzeko, ezinbestekoa da Sancho el Sabio Fundazioaren funts dokumentalak, bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabili izana. Egilea ikasle duen ikastetxeko irakasle batek bermatu beharko du lana, eta lan hori Sancho el Sabio Fundazion aurkeztu beharko da, eskura, postaz (Sancho el Sabio Fundazioa. Betoñuko Atea, 23 – 01013 Vitoria-Gasteiz) edo posta elektroniko bidez (fs-inf@sanchoelsabio.eus), uztailaren 31ko 13:30ak baino lehen.

Lehiaketako epaimahaia Sancho el Sabio Vital Fundazioko zuzendaritzak, Sancho el Sabio aldizkariko zuzendaritzak eta teknikariek osatuko dute, eta 1.000 euroko saria gehi argitaratua izatea lortuko dituen lana aukeratuko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edozeinen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdiaren oinarrietan .

Curso “La nobleza medieval en el País Vasco. Vida cotidiana, violencia y legitimación a través de las artes”

El centro asociado de UNED Vitoria-Gasteiz junto a la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa desarrollan este curso para acercar el mundo de la nobleza medieval a todas las personas interesadas. A través de sesiones de dos horas y media de duración que tendrán lugar los jueves de 10:00 a 12:30 del 11 de abril al 16 de mayo en la sede de Betoño de Fundación Sancho el Sabio Fundazioa, iremos recorriendo diferentes aspectos y perspectivas sobre esta clase social que contribuyó en gran medida a modelar nuestro pasado medieval.

El curso podrá seguirse tanto de forma presencial (en cuyo caso tendrá un carácter gratuito) como online, y en ambas situaciones habrá que matricularse previamente a través de la página web de UNED Vitoria-Gasteiz. Para aquellas personas que lo deseen, podrán solicitar un crédito a UNED tras la finalización de este curso.

Más información y matrículas:  https://extension.uned.es/actividad/idactividad/36177

 

A continuación, os dejamos el programa con las diferentes sesiones y ponentes que participarán en este curso.

Primer bloque: La vida cotidiana de la nobleza

11 de abril: Iñaki Bazán – Comportamientos delictivos de la nobleza vasca medieval

18 de abril: Rafa Resines – Intrahistorias de la Historia: los hechos y documentación cotidiana en los archivos. Visita a los fondos de la Fundación Sancho el Sabio

Segundo bloque: Las artes como vehículo de representación y legitimación

25 de abril: Isabel Mellén – La mentalidad de la nobleza vasca a través de las imágenes de sus iglesias

2 de mayo: Aintzane Erkizia – La nobleza vasca y la promoción de las artes entre los siglos XIV y XVI

Tercer bloque: La guerra y la paz

9 de mayo: Janire Castrillo – Enseñar y aprender otras historias. Las mujeres de la nobleza medieval en el País Vasco

16 de mayo: Ekaitz Etxeberria – La Lucha de Bandos en el País Vasco bajomedieval

“Basques in Australia” erakusketa

“Basques in Australia” erakusketa ibiltaria izango da Sancho el Sabio Fundazioan. XX. mendean zehar euskaldun asko Ozeaniako uharte horretara eraman zituen emigrazio prozesuaren erretratua da. Australian, landa-lanetan aritu ziren batez ere.

Denboran zeharreko bidaia da, protagonisten familiek ekarritako dokumentu grafikoekin eta emigrazioaren etapa guztiak testuinguruan kokatzen dituzten testuekin laburtuta: bidaia, lana, familia, aisialdia…

2021ean “Basques in California” erakusketa hartu genuen eta orain “Basques in Australia”, euskal diaspora ezagutzeko eta bertara hurbiltzeko modu bat.

“Basques in Australia” erakusketa Sancho el Sabio Fundazioan egongo da martxoaren 28ra arte.

Podcast capítulo 19: “La vida en el País Vasco medieval”

En el episodio 19 de “El podcast de Sancho el Sabio” viajaremos hasta la Edad Media para conocer más de cerca la vida de sus habitantes. En la introducción, Isabel Mellén nos hablará sobre las personas que habitaron la famosa Casa del Cordón de Vitoria. Después, charlaremos con el medievalista Ernesto García Fernández, que nos ofrecerá un repaso por algunos de los personajes más destacados que poblaron el Medievo alavés. De la mano de Aintzane Erkizia bucearemos en las casas de la nobleza medieval, para descubrir qué objetos tenían en su vida cotidiana que no han llegado a nuestros días. Y terminaremos con Jesús Zubiaga, que profundizará en la labor de apoyo a la edición de algunas obras fundamentales que lleva a cabo la Fundación Sancho el Sabio.

Todos los capítulos del podcast de Sancho el Sabio están disponibles en las principales plataformas para podcast y en la página web de la Fundación Sancho el Sabio Fundazioa.

 

 

Sancho el Sabio Fundazioak ‘Notitia Vasconiae’ hiztegiaren liburuki berri bi aurkeztuko ditu

Sancho el Sabio Vital Fundazioan, ‘Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia’ hiztegiaren argitaratutako azken liburukiak aurkeztuko dira, ostegun honetan, 18:00etan, Betoñuko bere egoitzan. Laugarrena gaztelaniaz eta bigarrena euskaraz.

Ekitaldian Juan Madariaga Orbea eta Roldán Jimeno Aranguren egileek hartuko dute parte, baita Santiago De Pablo EHUko Historia Garaikideko katedradunak ere, bera baita Arabako historialari, legelari eta pentsalariei dagozkien hiztegiko sarrera ugariren egilea. Aurkezpena Jesús Zubiagak egingo du, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren zuzendariak; izan ere, Fundazioaren funtsak kontsultatu dira argitalpenerako.

‘Notitia Vasconiae’ hiztegiak Euskal Herriko zazpi lurralde historikoetako lan historiografiko, juridiko edo pentsamendu politikodun egileak biltzen ditu. Bildumak lau liburuki ditu: Antzinaroa, Erdi Aroa eta Aro Modernoa (I), 1793-1876 (II), 1876-1936 (III) eta 1936-2022 (IV). Ostegunean aurkeztuko direnekin, gaztelerazko edizioa osatuta dago, eta euskarazko ediziotik lehenengo biak argitaratu dira.

Liburuki bakoitzaren egiturak honako hauek biltzen ditu: hautatutako pertsonaien biografiak, lurralde historikoka multzokatuta, non oinarrizko datu biografikoak zehazten diren, argitaratutako lanen analisi kritikoa, argitalpen horien zerrenda eta pertsonaiari buruzko oinarrizko bibliografia. Lurralde-bloke bakoitzak, gainera, sarrera historiko-historiografikoa du.

Lana osatzen duten 1.199 hitzak eta 58 sarrerak egiteko, Europa eta Amerikako 39 unibertsitatetako eta beste 66 hezkuntza- eta ikerketa-erakundetako 300 egileren laguntza izan da.

Lanak hiru edizio ditu paperean eta beste bat online, Iura Vasconiae Fundazioaren webgunean ikusgai: https://www.iuravasconiae.eus.

‘Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia’ 2016an Iura Vasconiae-tik sortutako proiektua da. Euskal Herriko Zuzenbide Historikoa eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioa da Iura Vasconiae.

 

Egileak

 Roldán Jimeno Aranguren (Iruñea, 1973), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbidearen Historiako katedraduna da, eta gaur egun Unibertsitate horretako idazkari nagusia. Historian doktorea da Nafarroako Unibertsitatean, Filosofian eta Hezkuntza Zientzietan doktorea EHUn eta Zuzenbidean doktorea Deustuko Unibertsitatean. Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Aldizkariaren koordinatzailea (1999-2005) eta Notitia Vasconiae aldizkariko idazkari teknikoa (2002-2003) izan da. 2004 eta 2020 artean Iura Vasconiae, Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoko Aldizkariko idazkari teknikoa izan da. 2016tik Príncipe de Viana aldizkariko zuzendaria da. Gaur egun Iura Vasconiae Fundazioko presidentea da.

Juan Madariaga Orbea (Madril, 1949) Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle titularra da. Filosofia eta Letretan lizentziatua Konplutentsean eta Historian doktorea EHUn. UNEDeko Bergarako Ikastetxe Elkartuko irakasle (1976-2002) eta zuzendari (1990-1995) izan zen. Gaur egun Iura Vasconiae Fundazioko presidenteordea da.

 

Aurkezpena

‘Notitia Vasconiae. Baskoniako historialarien, legelarien eta pentsalari politikoen hiztegia’ hiztegiaren liburukien aurkezpena otsailaren 29an, osteguna, izango da, 18:00etan, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan (Betoñuko Atea 23, Gasteiz). Sarrera librea izango da, aretoko edukiera bete arte.

 

 

 

‘Mendirik Mendi’ hitzaldia

Sancho el Sabio Vital Fundazioan izango da Aitor Miñambres Burdin Hesiaren Oroimenaren Berangoko Museoko zuzendariaren hitzaldia, datorren asteartean, otsailak 20, 18:00etan. Hitzaldia ‘Mendirik Mendi. Euzko Mendigoizale Batza’ erakusketaren ildotik dator. Erakusketa hori fundazioaren egoitzan izango da ikusgai, Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatuta, Gerra Zibila eta diktaduraren errepresioa jasan zuten eta, kasu askotan, erbestera joan behar izan zuten talde horretako kide izan zirenen omenez.

Abertzaletasunaren sorreratik, euskal gazteria desagertzeko arriskuan zeuden nortasun-ezaugarriak berreskuratzen, besteak beste, euskara eta bertako kultura-adierazpenak berreskuratzen, saiatu zela kontatzeari emango dio bere hitzaldia Miñambresek.

Mendizaletasunaren bidez, gazte horietako askok Euskadiko txoko guztiak ezagutzeko eta sabindar ideala gailurrik garaienetara eta herrixkarik urrunenetara eramateko modurik egokiena aurkitu zuten. Horrela sortu ziren mendigoizale taldeak, Miñambresen hitzaldian hizpide izango diren “abertzaletasunak bultzatutako mendizaleak”.

Hurrengo hamarkadetan, mugimendua indartsu hedatu zen, Euzko Mendigoizale Batza izenpean euskal abertzaletasunaren zutabe sendoenetako bat izateraino. Horrela, Bigarren Errepublikan zehar bere jarduera mendizalea, kulturala eta politikoa etengabea izan zen, Gerra Zibilaren hasierarekin aldatu zen arte. Gerran, mendigoizaleak Euskadiko Armadako kide izan ziren, baita beren batailoiekin ere, eta matxinatutako militarren erasoari eutsi zioten, gaindituak izan baziren ere. Diktadura frankistan ere, mendigoizale izpiritua ezkutuan mantendu zen, eta handik urte batzuetara, beste molde batzuetan berpiztu zen.

Hitzaldi hau entzutera hurbiltzen direnek ‘Mendirik Mendi. Euzko Mendigoizale Batza’ erakusketa ikusteko aukera ere izango dute. 8 panelek osatzen dute erakusketa hori, eta testuak Miñambresek berak egin ditu. Horrez gain, objektuak, dokumentuak eta argitalpenak ere badaude ikusgai, baita Sancho el Sabio Vital Fundazioaren dokumentu-funts zabalak emandako dokumentazioa ere.

Hitzaldia 18:00etan izango da, Sancho el Sabio Vital Fundazioaren egoitzan, Betoñuko Atea 23an (Gasteiz). Sarrera librea izango da eta lekua bete arte izango da sartzeko aukera.

 

Sancho el Sabio Fundazioak berriz irekiko ditu bere aterak ekainaren 1etik aurrera, aldez aurretik hitzordua hartuta

Egoitzan kontsultak egitean, segurtasun- eta higiene-neurri guztiak beteko dira baita edukiera-neurriak ere.

COVID-19 pandemia geldiarazteko osasun agintariek emandako gomendioei jarraituz publikoari ateak itxi eta bi hilabetera, Sancho el Sabio Fundazioak bere egoitza irekiko du berriro. ‘Deseskalatze’ fasean sartuta, Fundazioak bere normaltasuna berreskuratuko du ekainaren 1etik aurrera, modu kontrolatuan eta mailaz maila.

Artxibo Historikoaren funtsa Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan bertan kontsultatu behar duten ikertzaileek aurretiko hitzordua eskatu beharko dute posta elektronikoz                                   fs-inv@sanchoelsabio.eus helbidean edo 945 253 932 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. Eskaeran, kontsultatu nahi den dokumentu-funtsa edo gaia deskribatuko da, eta egoitzara sartzeko data bat emango zaie.

Kontsultatu daitekeen dokumentazioa aurrez ezarritako hitzorduetarako prestatuta egongo da, eta, ondoren, berrogeialdian geratuko da hamar egunez. Dokumentazioa aurrez aurre kontsultatzeko ezarritako segurtasun-irizpideei jarraituz. Sancho el Sabio Fundazioak, gainera, segurtasuna bermatuko du bere egoitzan, erabiltzen diren espazioak eta baliabide informatikoak desinfektatzeko bitartekoak eskura jarriz, pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantenduz eta kutsatzea saihesteko gomendatutako higiene pertsonalerako bitartekoak eskura jarriz.

Era berean, edukiera murriztu egingo da, gehienez ere sei pertsona aldi berean kontsulta-lanetan aritu daitezen. Pertsona horiek banakako kontsulta-kabinak izango dituzte, eta, horrela, pertsonen arteko segurtasun-distantzia bermatuko da.

Gainera, kontsultak www.sanchoelsabio.eus webgunearen bidez ere egin ahal izango dira. Webgune horrek liburutegiko, artxiboko eta fototekako dokumentu-funtsen katalogo guztietarako sarbidea ematen du, baita digitalizatutako funts guztietarakoa ere. Aukera horren bidez, funtsen 500.000 erreferentzia deskribatzaile baino gehiago kontsulta daitezke, katalogo orokorrean. Artxibo eta fototeka katalogo espezifikoak eta Biltegi Digitala www.euskalmemoriadigitala.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2019 abiarazi du

  • Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzat da eta euskal gaiei buruzkoa izan beharko du, edozein arlotan: kultura, zientzia, historia, geografia, literatura edo artea
  • Lana egiteko beharrezkoa da Fundazioren fondoak kontsultatzea, atalen batean behintzat

Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak Unibertsitate Lehiaketa 2019 abiarazi du, Master eta Doktorego unibertsitate-ikasleentzako hitzordua, euskal gaiei buruzko ikerketa eta Fundazioaren beraren fondoen erabilera sustatzea helburu duena. Urtarrilaren 31 baino lehen entregatu beharko dira lanak eta partaideek 1.000 euroko saria lor dezakete.

Deialdi honek 1998tik etengabe burutu den Sancho el Sabio Ikerketarako Unibertsitate Lehiaketan du jatorria eta aurten hainbat berrikuntza dakartza. Master eta Doktorego programetan matrikulatuta dauden unibertsitate ikasle guztiek dute parte hartzeko aukera. Ikerketa lan orijinalak eta argitaratu gabeak aurkeztu beharko dituzte, euskal gaiei buruzkoak, edozein arlotan edo eremutan (kultura, zientziak, geografia, hizkuntza, literatura, artea, e.a.) eta gazteleraz, euskaraz edo frantsesez idatziak izan daitezke.

Unibertsitarioen artean ikerketa sustatzeaz gain, Sancho el Sabio Fundazioaren dokumentu-fondoak, fondo bibliografikoak, hemerografikoak edo beste edozein motatakoak erabili daitezela sustatzea du helburu lehiaketa horrek, hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da fondo horiek kontsultatu izana, atalen batean behintzat. Era berean, egilea ikasle duen zentroko irakasle batek bermatuak izan beharko dute. Lehiaketaren oinarriak interesa duen edozeinen eskura daude Sancho el Sabio Fundazioan (Betoñuko Atea, 23) edo azken deialdiaren oinarrietan . Proiektuak egoitza horretan bertan entregatu beharko dira, eskura, postaz edo beste edozein baliabidez, 2020ko urtarrilaren 31ko 13:30ak baino lehen.

Epaimahaiaren epaia otsailean emango da ezagutzera eta 1.000 euroko sari bat emango da. Era berean, Fundazioaren aldizkarian argitaratuko da.

Sancho el Sabio Fundazioak, dokumentazio zentro garrantzitsuenetako bat euskal kulturari dagokionez, historian eta aniztasun ideologikoan zeharreko Euskal Herriaren memoria bibliografikoa eta dokumentala gordetzen du. 1964tik aurrera, balio handiko fondo dokumentala dauka bere liburutegiak. Fondo horretan monografiak, aldizkako argitalpenak, argazkiak, eskuizkribuak, mapak edo familia dokumentazioa aurki daiteke, eta ondare aberastasun esanguratsu horrek euskal kulturari buruzko ikerketarako derrigorrezko erreferente bilakatu du. Gainera, kontsulta erabat informatizatuta dago.

 

‘Heriotzaren hiria’ erakusketa

‘Vitoria-Gasteiz: heriotzaren hiria (1835-1836)’ erakusketa ikusgai Sancho el Sabio Fundazioan. Arabako hiriburuaren historiako une ez oso ezagunean sakontzen duen erakusketa da, gerra karlistaren erdi-erdian. Urritasunak, hotzak, gerrak, goseak eta gaixotasunek jota, ‘heriotzaren hiria’ izenaz deskribatzeraino iritsi zen. Abenduaren 20ra arte izango da ikusgai.

ZAKATUMBA Jaialdiaren laugarren edizioaren markoan, Vital Fundazioaren Sancho el Sabio Fundazioak erakusketa interesgarria programatu du, Arabako hiriburuaren historiako une ez oso ezagunari buruz. 1825eko abendua eta 1836ko apirila bitartean, Gasteizek bere epealdi ilunetako bat bizi izan zuen. Gerra karlistaren erdi-erdian, tropa kopuru izugarria egon zen hirian eta negu gorri hartan, hirukoiztu egin zuten hiriaren populazioa eta oso zail egin zuten elkarbizitza. Milaka soldadu eta Europako hainbat naziotako erregimentuak elkartu ziren, baina Laguntza Legio Britainiarraren kideak izan ziren, zorigaiztoko oroitzapenak dakartzaten gertaeren protagonistak. Hasieran, poztasunez hartu zen haien egonaldia, baina amesgaizto bilakatu zen, eta gorde diren egunkari, kronika eta testigantzei esker, bizipen gogor haiek ezagutu daitezke. Urritasunak, hotzak, gerrak, goseak eta gaixotasunek jota, ‘heriotzaren hiria’ izenaz deskribatzeraino iritsi zen Gasteiz.

Erakusketak negu batera -komisarioak Gorka López de Munain eta Ander Gondra dira- hiri batera eta protagonista batzuetara hurbiltzen du historiaren fokua. Horiek guztiek agertoki handiago baten barruak dihardute, hau da gerra karlistan, baina agertoki txikiago batean bizi dira, gerran dagoen hiria kuartel handia bilakatua, setiatua. Eguneroko gatazkak ditu, elkarbizitza arazoak, intendentziakoak, elikadurakoak, e.a. eta heriotzaren presentziarekin eta konpontzeko arazo zail bilakatuta.     

Garai horretan ugari dira dokumentu idatziak, bibliografia eta mota guztietako artxiboko materialak, horietako asko Sancho el Sabio Fundazioaren fondoetakoa, hain zuzen ere. Egunkari, kronika eta testigantzei Lehenengo Gerra Karlistaren historiaren lanak gehitzen zaizkie, eta horiek erakusketan deskribatutako epealdiaren testuingurua ezartzen laguntzen dute. Esate baterako, Charles William Thompson-ek, Laguntza Legio Britainiarraren ofizialak, bere amari igortzen zizkion eskuz idatzitako gutunak aipa daitezke, gertaeren lekuko aparta baitira. 1836an, ‘Twelve months in the British Legion’ argitaratu zuen, gutun horietan bildu zituen datuetan oinarritutako lana.     

Julio César Santoyok, bere aldetik, Gasteizen izan zen Legio Britainiarrari buruzko monografia argitaratu zuen, erakusketa dokumentatzeko erabilitako fondoetan erreferentzia lana eta Joseph Augustin Chahok ‘Voyage en Navarre pendant l’insurrection des basques 1830-1835’ argitaratu zuen 1836an, kontatu diren gertaeren lan garaikidea, gerraren euskal inguruari buruzko ikuspegi hurbilaz. Azkenik, ‘Civil War in Spain: characteristic sketches of the different troops, regular and irregular, native and foreing, composing the armies of Don Carlos and Queen Isabella, also varius scenes of military operations, and costumes of the spanish peasantry’ lana azpimarratu behar da, 1837an argitaratua, eta J. W. Giles-en kolorezko grabatuen bilduma duena, eta horien artean, Laguntza Legio Britainiarraren Gasteizen sartu zeneko eszena ospetsua.  

Hala ere, dokumentazioa ugaria bada ere, ez dago ikusizko antzeko materialik, aipatutako grabatuak eta ilustrazioak izan ezik. Horregatik, gertaera haiek grafikoki berreraikitzeko, Mario Neubert marrazkigilearen laguntza izan da. Bere marrazki adierazgarriek gatazkaren dimentsio psikologikoan eta gizatiarrean sakontzea ahalbidetzen dute, gainera. 

‘Vitoria-Gasteiz: heriotzaren hiria (1835-1836)’ Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan (Betoñuko atea, 23. Vitoria-Gasteiz) egongo da ikusgai abenduaren 20ra arte, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 8:00etatik 15:00etara. Sarrera dohainik da. 

Liburutegien Eguna

Urriaren 24an, osteguna, Liburutegien Eguna dela eta Sancho el Sabio Fundazioak, Betoñoko bere egoitzan, ate irekien eguna ospatuko du bisita gidatuekin.

Bisita gidatuak eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 16:00etan izango dira eta bertaratzen diren guztiei argitalpen bana oparituko zale. Gainera, 16:00etako bisitan, gaur egun Sancho el Sabio Fundazioan kokatuko “Itsasoko biztanleak” erakusketa, bere egilea den Iñaki Guridi argazkilariaren eskutik ezagutzeko aukera izango da.

Euskal Dokumentazio Zentroa ikusteko erreserbak 945259332 telefonoan edo e-mailez fs-inf@sanchoelsabio.eus egin daitezke.