Fundación Sancho el Sabio Fundazioa
Basque Digital Memory
Fundación Sancho el Sabio Fundazioa

Basque Culture Documentation Centre

Gramatika zaharrena, egoitza berrian

Berria

Antxo Jakituna Fundazioak eraikin berria du atzodanik. Gasteizko hirigunetik, Senda etorbidetik, Betoñura aldatu dute egoitza, Karmeldarren komentuaren ondora. Atzo iluntzean egin zuten egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia, eta ikusgai dago nahi duenarentzat. Egoitza berriaz gain, Antxo Jakituna Fundazioak Pierre Urteren gramatika jarri du ikusgai. 1715eko obra hau euskarazko gramatikarik zaharrena da, eta orain arte Shirburneko gazteluan (Oxfordshire, Ingalaterra) egon da gordeta, Macclesfieldeko kondeena baitzen. Duela gutxi Sotheby's etxearen enkante batean Vital Kutxak erosi zituen Urteren gramatikaren sei liburukiak.



Go back

Copyright © 2009 Fundación Sancho el Sabio · Portal de Betoño, 23 · 01013 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 253932 · Fax: 945 250219 · E-mail: fs-inv@fsancho-sabio.es
All rights reserved | Technical note | Legal warning